logo artea eta bakea
artea eta bakea espaol english

Sarrera

Artea eta Bakea UNESCOk “Bakearen Hiria” deklaratutako Gernika-Lumon kulturaren eta Bakearen aldeko lanean diharduten hiru erakundeek sortutako egitasmo eta lan-ildo dugu. Erakunde horiek (Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa, Gernika Gogoratuz Fundazioa eta Gernikako Kultur-Etxea) 1999an artea eta bakearen arteko harreman estuari buruzko ikerketa, heziketa eta zabalkuntza lanari ekiteko erabakia hartu zuten. Artearen ildotik abiatuta eta bere osotasunean hartuta, munduko kulturaren sorkuntzari ekarpenak egin ahal zaizkionez baita Bakearen kulturari ere.

Ia hasieratik hiru erakunde horiek elkarlanean aritu izan dira artista ospetsu birekin (William Kelly, Australia) eta Alex Carrascosa (Euskal Herria) honako jardueretan parte hartuz:

- “Berradiskidetasuna eta Artea” izeneko nazioarteko erakusketa (1999-2000)
- “Sua eta argiaren plaza: bakezaleen lekua” instalazioa (2001) ©William Kelly
- “Kids Guernica” (2003) nazioarteko egitasmoaren partaide
- I. Nazioarteko Artea eta Bakearen Elkarraldia eta tailer didaktikoen antolakuntza
- “Bake paisaiak” ©William Kelly izeneko instalazioa
- “Arte humanista: leku sinbolikoak” ©William Kellyren Erakusketa
- II. Nazioarteko Artea eta Bakearen Elkarraldia (2005)
- III. Nazioarteko Artea eta Bakearen Elkarraldia (2007)

2003. urtean, I. Nazioarteko Elkarraldiaren bukaeran, mundu guztitik etorritako artistek ARTEA ETA BAKEAREN MANIFESTUA idatzi zuten.

Testu honekin bat egin eta sinatu nahi baduzu, inprimatu, sinatu eta Gernikara bidal iezaguzu.